XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) abenduaren azken egunera arte onartutako betebeharrak.

3. Izaera publikoko Foru Ente Instituzional bakoitzeko Aurrekontuaren likidazioa 17/1990 Foru Arauaren 75. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.

4. Foru Elkarte Publikoen ekitaldi ekonomikoa urte naturalarekin bat etorriko da, hori sortu den data kontutan hartuz egindako eragiketen ezarpenerako.

II TITULUA

FINANTZA ERAGIKETAK

Artículo 4 - Límite y régimen de prestación de garantías

1. 1995eko ekitaldi ekonomikoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak abalak eman ahal izango ditu Herrialdeko Aurrekontuaren (Aurrekontu Orokorra ken Estatuarentzako Kupoa eta Euskal Autonomi Elkartearentzako Ekarpena) %10eko mugara bitarte, 17/1990 Foru Arauak xedatutakoaren arabera.

2. Abalak ematea Diputatuen Kontseiluari dagokio, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuak proposatuta eta aurreko apartatuan ezarritako mugen barruan.

3. Foru Erakunde Autonomoek eta Foru Elkarte Publikoek ezingo dute abalik eman, ezta hirugarrengoei edozein eratako bermeak eman ere.